2011-02-03

GORA TABERNAn

kontzertua: Zain

Korrika Kulturala

Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea beti izan dira AEKren helburuak. AEKren konpromisoa hamaika egitasmo eta ekitalditan gauzatu da orain arte eta horietako bat da Korrika Kulturala ere. Izan ere, AEKren ustez, egokia eta bidezkoa da Korrikari esker lortzen diren diru baliabideen zati bat onura ekonomikorik ez dakarten baina gizarte-onura bilatzen duten ekimenetan inbertitzea. Ondorioz, euskarazko arte eszenikoak bultzatu, euskal sortzaile berriei bidea egin eta Korrika Kulturalean zein bestelako kultur ekimenetan jendaurrean aurkez daitezkeen lanak sortzen laguntzea du xede Korrika Kulturalak.

Zain laukoteak punk doinu pop zaleak bildu ditu

“XXI. Mendeko Piratak” diskoan


ZAIN osatzen duten lau musikariak izan dira diskoaren aurkezpenean: Unai (ahotsa eta
gitarra), Asier (gitarra eta koroak), Alberto (baxua eta koroak), eta Froufe (bateria eta
koroak). Unai eta Asier agertu dira mahaian eta biak ala biak argi dute euren estiloa
punkaren eta poparen artekoa dela. “Ez daukagu inolako arazorik esateko gure musikak
pop ukitua duela”
, esan du Unaik. “Guretzat popa melodia da, eta guretzat popak ez
dauka inolako konnotazio txarrik; gurea punk, pop eta rock da”
, gaineratu du Asierrek.
Hala, euren eraginen artean hardcore melodikoa jorratzen duen Millencollin taldea dago. Ez hori bakarrik, talde
horren bilakaerarekin batera Zainek ere bere garapena izan duela nabarmendudute. “Eurekin batera eboluzionatu dugu, eta euren antzera guk ere rockera jotzen dugu gero eta gehiago”, azaldu du Asierrek. Bad Religion eta Offspring ere aipatu dituzte eraginen artean. Elkarrekin jotzeko biltzen den lagun taldea da Zain. Gaztea sariaren ondorioz, baina, lan gehiago egin behar izan dute.
“Gaztea maketa irabaztea oso positiboa izan da, hasiera batean sariak zer dakarren ez dakizun arren, gero ohartzen zara lan gehiago egin behar duzula, baina horren ondorioz taldeak gora egin du”, azaldu du Unaik.
XXI. Mendeko Piratak Lorentzo Records estudioan grabatu dute eta nabarmentzeko
kolaboratzaileak ere izan dituzte, tartean, Etxe eta Keikeko Nerea ahotsetan. Ritxi
Aizpuru Baga Biga diskoetxeko arduradunaren aburuz, Zainen diskoak publiko
handiarengana iristeko moduko kantuak gordetzen ditu: “errazak, motzak eta
itsaskorrak”
.

-“XXI. mendeko piratak”

-Berrizko laukote bizkaitarrak hamabi abesti zorrotz, eta aldi berean, punk-pop gooxo-goxoak erdituko ditu. “XXI. mendeko piratak” diskoa bizi-tramankulua da eta bikain konpondutakoa. Zorionez, argazki kamararekin ekografia ateratzea lortu nuen eta baita “Gurea” abesti zoragarriaren taupadak entzun ere Lorentzo Records estudioan: uzta honen lelorik erakargarriena, bitamina hutsa. Zain taldearen soinuak euren “osaba” Berri Txarrak taldearekin badu zerikusirik Unairen ahotsari dagokionez eta Rise Against edo oso miresten duten Millencolin taldeen oinordetza ere agerian dago.

-2010 Abendua.

www.myspace.com/zainmusika

Comments are closed.

-->
RSS | XHTML | CSS
disenua: graphike.net